Albisteak

 

Portugaleteko Udalaren Berdintasunaren XVII. Jardunaldiak arrakastatsuak izan direla esan dezakegu jende asko bertaratu baita eta oso balioespen ona lortu baitute.

Portugaleteko Udalak Berdintasunaren Batzorde Mistoarekiko elkarlanean “Indarkeria matxistaren alderdi anitz” lelopeko Berdintasunaren XVII. Jardunaldiak (apirilak 10 eta 11) antolatu ditu.

Asmoa da jardunaldiok topagune bat izatea, gizarte berdinzaleagoa izateko eta emakumeen aurkako indarkeriarekin amaitzeko lanean diharduten herritarrak, eragile sozialak eta erakunde askotarikoak elkartze aldera.

Aurtengo edizioan, prestigiodun eta lan-eskarmentudun hizlarien hitzaldiek ardatz izan dute, batetik, emakumeen aurkako indarkeriaren alderdi anitz eta, bestetik, haren prebentzioa.

Dibertsitate funtzionala duten emakumeen eta nagusiak direnen berariazkotasunei heldu diegu. Halaber, adingabeak ere aztertu ditugu hezkuntza arlotik, haurren transexualitateari ikuspegi berri bat eman nahi izan diogularik. Aurrekoaz gain, emakumeen aurkako indarkeria kirol arloan ere hizpide izan dugu. Era berean, zenbait esperientziaren lekuko izan gara; batetik, erasotzaileekiko esku-hartzeei dagozkienak, eta, bestetik, Iruñeako Udalak jaietan duen indarkeria sexista prebenitzeko eta erantzun-protokoloa emateko kanpainarenak. Gaiarekin segituz, Teresa Laespada Enplegu, Gizarte-Inklusio eta Berdintasun Gaietarako Foru Diputatuak azaldu digu xehetasun handiz berriki onetsitako Berdintasunaren Foru Araua

Jardunaldiak herritarren artean arrakastatsuak dira. Izan ere, 144 lagun izan dira parte-hartzaileak. Haietatik % 87 (126) emakumezkoak izan dira eta % 13 (18) gizonezkoak. Emakumeen % 37,30ek eta gizonen % 16,66k parte hartu dute euren kasa, hots: inoren ordezkaritzan; emakumeen % 27,77 eta gizonen % 5,5, aldiz, elkarte batekoak ziren; emakumeen % 28,55 eta % gizonen 55,55 Udal entitate edo erakunde publiko batekoak ziren eta emakumeen % 6,34 eta gizonen 22,22 entitate pribatu batekoak ziren.

Azken inkestetan, bertaratuek adierazitako asebetetze-maila handia izan da, hitzaldien balioespena, batez beste, 8,35 izan delarik.

Hartara, Portugaleteko Berdintasunaren Jardunaldiek urtez urte berdintasunari begirako topagune bat gisara gero eta erro sendoagoak dituzte landutako gaiak kontuan hartuta. Berebat, berdintasun arloa zabaltzeko eta sentsibilizatzeko oso baliabide baliagarri ari zaizkigu bilakatzen.

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00