Albisteak

 

Osasunaren Mundu Erakundeak bultzatutako proiektu honen talde eragileak, Eusko Jaurlaritzako “Euskadi Lagunkoia” sarearekin bat eginda, aurkezpen publikoa egin du Santa Klara kulturtegian. Helburua izan da ekimena herritarrei ezagutaraztea baita interesa agertu dutenak lantaldeetan sartzera gonbidatzea ere.
  
Aurkezpenera herritar asko bertaratu zenez aretoa ia-ia jendez lepo egon zen.

Mikel Torres Portugaleteko alkateak sarrera laburra behin eginda, talde eragilearen ordezkariek hala proiektuaren ezaugarriak nola parte-hartzeko aukerak azaldu zituzten.

Labur esanda, proiektuaren helburu orokorrak ondoko hauek dira:

-Portugaleten komunitatearen parte-hartze prozesuak bultzatzea.

-Udalerrian eskumena duten sail desberdinetan aldaketak sartzea herritarren bizi-kalitatea hobea izan dadin.

-Herria garatzeari begira, 60 urtetik gorakoen portugaletetarren balioari etekina ateratzea

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00