Albisteak

 

Estibaliz Freije Kultura zinegotziak, Basilikaren Lagunen Elkarteko Javier López Islarekin eta Udalaren Musika Bandaren zuzendari Jabier Ituarterekin batera ANTZINAKO MUSIKAREN V.JARDUNALDIAK aurkeztu ditu

Aurten berriro, datorren asteburuan, hain justu ere, Barroko eta Errenazimenduko soinuek beteko dute Portugaleteko basilika.

Bada, azaldu behar dugu jarduera hau Basilikaren Lagunen Elkartearen eta Udalaren Musika Bandaren elkarlanari esker burutu dela.

Kontzertuak Portugaleteko Santa María basilikan izango dira. Lehena 20:00etan egingo dugu apirilaren 27an (ostirala) eta bigarrena, berriz, apirilaren 28an (larunbata).

Ostiralean (apirilak 27) Errenazimenduko Koru Musikaz gozatzeko aukera izango dugu Iubilo Bilbao Abesbatzaren eskutik. Igone Arteagabeitiaren gidaritzapean 12 abestu kantatuko ditu abesbatzak.

Larunbatean (apirilak 28), aldiz, Barrokoko musika izango dugu ardatz. Portugaleteko Udalaren Musika Bandak prestatu du Barrokoko Oroitzapenak emanaldia Jabier Ituarte gidari dutelarik.

Prentsa oharra (PDF 143KB)

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00