Albisteak

 

Mikel Torres Portugaleteko alkateak apirilaren 16an Lakuan sinatu zuen 2018-2021erako Etxegabeen Euskal Estrategiarekiko Udalaren atxikimendua Eusko Jaurlaritzarekin, Euskal Herriko hiru Foru Aldundiekin, EUDELekin eta beste zortzi udal gehiagorekin batera. Erakunde sinatzaileek adostutako printzipio, helburu eta gidalerro batzuk biltzen ditu dokumentuak. Izan ere, sinatzaileek konpromisoa hartzen dute aurreko guztiak jarduketa zehatzetan gauzatzeko.

Estrategiak barnean 50 gidalerro proposatzen ditu. Horiek guztiak honako ekintza-ardatz nagusi hauen inguruan antolatzen dira:

- Bizitegi-bazterketa larriko egoerak prebenitzea.

- Etxebizitzan oinarritzen den ikuspegia garatzea.

- Gizarte-zerbitzuen eremuan gizarte-bazterketa larriko egoeran dauden pertsonei orientatutako baliabide eta programak hobetzea.

- Bizitegi-bazterketa prebenitzeko eta horri heltzeko politiketan genero-ikuspegia sendotzea.

- Etxegabeek herritarren eskubideetara jotzen dutela bermatzea eta, horretarako, beren administrazio-egoera erregularizatzea.

- Hobekuntza sektorialak osasunean, diru-sarreren bermean eta enplegura jotzean.

- Etxegabeak aisiara, hezkuntzara, gizarte-eta politika-partaidetzara jotzeko bide ematea.

- Erkidegoak bizitegi-bazterketako egoerak prebenitzeko eta horiei heltzeko sentsibilizazioaren eta inplikazioaren eremuan hobekuntzak egitea.

- Ezagutza koordinatzeko, haren segimendua egiteko, hura ebaluatzeko eta kudeatzeko neurriak hartzea.

Jarraipen Batzordea

Portugaleteko Udala Etxegabeen Euskal Estrategiaren Jarraipen Batzordekidea da. Gure instituzioaz gain, Eusko Jaurlaritzako sail batzuek, Euskal hiru Foru Aldundiek, Eudelek, dokumentuaren udalerri sinatzaileek eta Hirugarren Gizarte Sektoreko entitateen ordezkari batzuek ere parte hartzen dute.

Igarotako maiatzaren 3an Jarraipen Batzordeak lehen bilera egin zuen. Gai asko jorratu ziren, besteak beste, etxegabeen aurkako jazarpenak, intolerantzia eta gorrotoa salatu eta gaitzesteko adierazpen bat onestea.


Udalaren zerbitzuak eta programak etxegabeen arreta eta inklusioari begira

Portugaleteko Gizarte Zerbitzuek etxegabeak artatzen dituzte baliabide hauexek erabilita:

- Larrialdietako bizitoki-zerbitzua. Noiznahi (gauez edo egunez) dago bizitoki egoki bat behar duenarentzat.
 
- ABEGI zerbitzua. Arreta-zerbitzu hau egunez ematen da. Sarrera librea da. Bertan hauexek eskaintzen dira: aterpea, norberaren gauzak gordetzeko tokia, janaria, higienerako zerbitzuak, garbitegia eta abar.

- Erroldatze soziala. Hari esker, beste zerbitzu batzuk lor daitezke.

- Harrera-pisua bizitoki egonkorra lortu arte.

- Esku-sartze sozioedukatiboa eta soziala, erabiltzaileen bizi-antolakuntza eta aldarteko zailtasunei aurre egiteko asmoz.

- Beharrizan oinarrizkoak estaltzeko Gizarte Larrialdietarako Laguntzak.

- Urgentziazko Gizarte Laguntzak baldin eta bestelako laguntzarik eskuratzerik ez baitago.
 

Etxerik gabeko pertsonen kontrako eraso, intolerantzia eta gorrotoaren
aurkako adierazpena (PDF 49KB)


Etxerik gabeko pertsonentzako euskal estrategia garatzeko ituna (PDF 991KB)

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00