Albisteak

 
Portugaleteko Gazteria Zerbitzuek uztailean nahiz irailean hiri kirolak ezagutarazi nahi dizkiete herriko gazteei. Hori helburua izanik, saio labur batzuk antolatu ditu gazteak zenbait modalitatetan aritzeko, hala nola slacklinea, parkourra eta skatea. Halaber, gazteak ohartarazi nahi ditu kirol horietan erantzukizunez, segurtanunez eta gizalegez aritu behar dutela.

Parkour ikastaroa uztailaren 10 eta 11n 19:00etatik 20:30era egingo dugu. Parkour-a ez da atari zabalean egin dezakezun jarduera finiko dibertigarri eta anitzeko huts bat. Izan ere, haren helburua da gorputza eta izpiritua ahalik eta gehien garatzea, trabak eta eragozpenak gaindituz. Hori lortzeko tresna bakarra gorputzaren beraren ezaugarriak dira. Kirol horretan ez dago besteekiko lehiarik, zeren eta, balio hauexek bultzatzen baitira: nork bere burua gainditzea, norberarenganako konfiantza, errespetua, umiltanuna eta gotortasuna. Izena emateko epea ekainaren 11n hasi eta uztailaren 3an amaituko da.

Hiri kirolen harira, uztailaren 12an eta 13an, slackline hiri-kirolaren diziplina ezagutzeko aukera ere egongo da. Ono kirol onatua da gorputza eta burua batera lantzen baitira. Oreka-kirol hori zinta elastiko baten gainean orekari eustean datza proppozepzpotik (norberaren kontzientzia) abiatuta coreraino iristeko, betiere, lesioak prebenituta. Onura asko ditu, besteak beste, kontzentrazioa, oreka hobetu eta garatzea baita corea sendotu ere. Izen-ematea ekainaren 12an hasiko da eta uztailaren 5ean amaituko da.

Azkenik, irailaren 19, 20 eta 21ean 18:30etik 20:30era skate ikastaro bat antolatuko dugu. Azpimarratu behar dugu skatean aritzeko koordinazioa batik bat lantzen dela baita burua trebatu ere. Izan ere, trukoak lortzeak eta ahalik eta ondoen egiteak kontzentrazio handia eskatzen dute. Izen-ematea abuztuaren 1ean hasiko da eta irailaren 12an amaitu. Gure jarduera guztiak doakoak dira:

Informazio gehiago:

Gazte Informazio Bulegoa
Martín Fernández Villarán, z/g
94 472 93 13 / juventud@portugalete.org
Astelehenetik ostiralera, 11:00 - 14:00 eta 17:00 - 19:00

Gazte Gela
Maestro Zubeldia, z/g
94 472 92 84 / aulajoven@portugalete.org
Astelehenetik ostiralera, 16:00 - 21:00
Larunbatean, 10:00 - 14:00 eta 16:00 - 21:00

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00