Albisteak

 

Pantaila berri hauen instalazioa Portugaleteko Udala Administrazioa Modernizatzeko pixkanaka-pixkanaka abian jartzen ari den prozesuaren jarduketen barruan dago. Izan ere, prozesuak helburu du teknologia berrien abantailez baliatzea herritarren mesedetarako.

Portugaleten, orain arte, General Castaños kalearekin bat egiten duen Abaro etorbidearen bidegurutzean pantaila elektroniko bat egon da. Egun, hura ere berrituta dago Errepelegan eta Buenavistan dauden pantailen moduko batekin ordeztu baitute. Pantaila berriak bereizmen handia eta irudi-kalitate hobea izateaz gain, datuak biltzeko gaitasun handiagoa du.

Hurbileko informazioa eta kanpaina solteak

Herritarrek informazio-pantaila horietan ordu eta tenperaturaren berri izateaz gain, Udalak nahiz udalerriko elkarteek antolatzen dituzten kultura, gizarte eta kirol mailako jarduerak ezagutu ahalko dituzte.

Pantailotan merkataritzako kanpainak eta presazko oharrak (argindar- eta ur-etenak edota errepide-mozketak) ere ikusgai daude.

Helburua da gorago aipaturiko ezaugarriak dituen pantaila bat apurka-apurka Portugaleteko alde edo auzo guztietan paratzea.

Hori horrela, pantaila elektronikoetan agertzen diren eduki guztiak irakurgarri izango dituzte Portugaleteko herritar guztiek, bizitokia edozein auzotan dutelarik ere. 

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00