Albisteak

 

DIRU-LAGUNTZAK BALIABIDE GUTXIKO PORTUGALETETARRENTZAT

Portugaleteko Udalaren Gizarte Ongizate Sailak berriki ebatzi du baliabide gutxiko portugaletetarrentzako diru-laguntzen 2018ko deialdia.

Deialdi hau Udalaren gizarte politikari dagokio, zeinen helburua baita, baliabide nahikorik ezean, beharrizanen bat eduki dezaketen familiei laguntzea. Hortaz, diru-laguntzaren zenbatekoa 2017ko zarama, estolderia eta Ondasun higiezinen gaineko zergaren ordainagiriena izan da, baldin eta hala eskatu badute eta ezarritako eskakizunak bete badituzte, noski. 

Aurten udal aurrekontuko 100.000 euro erabiliko dira diru-laguntza hauek emateko, iaz baino 23.074 euro gehiago; gehikuntza, beraz, % 30ekoa izan da.

Diru-laguntzok eskatzeko epea apirilaren 25etik maiatzaren 24ra zabaldu zen, beste komunikabideak beste, herriko etxe-atari guztietan itsatsitako bando baten bitartez jakinarazi bezala. 

Behin epe hori igarota eta eskaera guztiak aztertuta, eskakizunak betetzen zituzten guztiak onetsita, 406 laguntza eman dira, horien zenbateko osoa 75.018,33 eurokoa izan delarik.

DIRU-LAGUNTZAK PORTUGALETEKO FAMILIA UGARIENTZAT

Portugaleteko Udalaren Gizarte Ongizate Sailak berriki ebatzi du Portugaleteko baliabide gutxiko familia ugarientzako diru-laguntzen 2018ko deialdia.

Deialdi hau Udalaren gizarte politikari dagokio, zeinen helburua baita, Portugaleteko familia ugariei laguntzea. Hortaz, diru-laguntzaren zenbatekoa 2017an Ondasun higiezinen gaineko zerga gisara bizi diren etxebizitzagatik ordaindutakoa izan da, baldin eta hala eskatu badute eta ezarritako eskakizunak bete badituzte, noski. 

Aurten udal aurrekontuko 15.000 euro erabiliko dira diru-laguntza hauek emateko, iaz baino 4.000 euro gehiago; gehikuntza, beraz, % 36,36koa izan da.

Diru-laguntzok eskatzeko epea apirilaren 25etik maiatzaren 24ra zabaldu zen, beste komunikabideak beste, herriko etxe-atari guztietan itsatsitako bando baten bitartez jakinarazi bezala. 

Behin epe hori igarota eta eskaera guztiak aztertuta, eskakizunak betetzen zituzten guztiak onetsita, 75 laguntza eman dira, horien zenbateko osoa 12.894,72 eurokoa izan delarik.

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00