Albisteak

 
Portugaleteko Udalak abuztuaren amaieran Danok Bat kalearen goialdea urbanizatzeko lanak hasi ditu. Izan ere, urbanizatze-lan horiek osoak ta integralak ere izango dira. Lope de Vega kalean eta Abaro etorbidean ere jarduketak egingo dira.

Hauexek berritu eta ordeztu ere egingo dira: kale-argiteria, argindarra, ur edangarriaren hornidura-sarea, saneamendu-sarea, gas-eta telekomunikazio-instalazio eta kanalizazioak.

Jarduketa egingo dugun eremua 1.240 metro koadrokoa da. Erabateko irisgarritasuna lortze aldera eraikiko ditugun arrapaletan altzairu herdoilgaitzezko barandak, 114 metro, hain justu ere ipiniko ditugu. Horretaz gain, LED teknologiako lau kaleargi berri, hiru paperontzi eta galtzadatik espaloia banatzeko 59 bolardo paratuko ditugu.

Aurrekontua: 375.000 euro
Lanen hasiera: 2018ko uda
Lanen amaiera: 2018ko Gabonak

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00