Albisteak

 
EUDEL-Euskadiko Udalen Elkarteak bere gaitzespen irmoena azaldu du Bilbon gertatutako emakume baten hilketaren aurrean, eta bere doluminak eta elkartasuna adierazten die senideari eta  biktimaren hurbilekoei.
 
EUDEL-Berdinsareak gogorarazten du heriotzek  emakumeenganako indarkeriaren arazoaren alderdi bat baino ez dutela erakusten, izan ere, egoera hori emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunean sortzen da.
 
Emakumeenganako indarkeria (psikologikoa, ekonomikoa,  fisikoa, sexuala) emakumeen duintasunaren eta segurtasun fisiko nahiz moralaren aurkako eraso larria da, eta, ondorioz, giza eskubideen urraketa larri eta onartezina.
 
Tragedia honek berriro dakarkigu gogora hala erakundeek nola euskal gizarte osoak daukagun erantzukizuna, gure udalerrietan Berdintasuna eraginkor egiteko. Zentzu horretan, gure sentsibilizazio eta prebentzio ekintzak indartzen jarraitu behar dugu, etorkizuna ordezkatzen dutenei zuzenduta, gure herritar gazteenei zuzenduta, alegia.
 
EUDELek bat egiten du gaitzespena adierazteko Bilboko Udalak deitu duen elkarretaratzearekin, bihar asteazkena, irailak 26, goizeko 10:30ean, Udaletxearen eskaileretan.
 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00