Albisteak

 

Espainiako Dodge Kluba 2007. urtean fundatu zen eta ordutik hona sustatzen du Eduardo Barreiros enpresaburuaren fabrikatik irtendako ibilgailu klasikoak kontserbatzea eta gozatzea. Gogora dezagun hortaz Eduardo Barreiro enpresaburu funtsezkoa izan zela Espainiako autogintzan.

Orduko honetan urriaren 12an Dodge markako 40 bat ibilgailu ikusi ahal izango dugu Portugaleten.

Herrira 9:30 inguruan iritsita, kalez kale ibili ostean, Solar plazan eta udaletxe aurrean geldituko dira, 14:00ak arte gelditu ere, autozale guzion gozamenerako. 

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00