Albisteak

 

Aurtengoa hamaseigarren edizioa izango dugu. Izan ere, lehenengo sariaren edizioa 1988.urtean antolatu zuten.

Oraingo deialdiaren lanak Portugaleteko historiari buruzko azterlanak izan behar dira gaia oroimen historikoa dutelarik.

Edizio honetan parte hartu nahi duenak azterlana 2020. urtera arte aurkezteko aukera izango du. Ikerketa historikoari buruzko lanak paratzeak denbora luze dakarrela kontuan hartuta aurrerantzean sariaren deialdia lau urtero egitea erabaki dugu.

Gogoratu behar dugu sariketaren sorburua izan zela Portugaleteko historiaren gaineko azterlanak, gai askotarikoak, hain justu ere, sustatu eta bultzatzea. Horiek horrela, bai taldeek bai norbanakoak eginiko ikerlana saritu nahi izan dugu betidanik.

Sariaren oinarri-arauak www.portugalete.org Udalaren webgunean daude eskuragarri. Halaber, agiriok datorren astetik aurrera Santa Klara kulturtegian jasotzeko modua izango da.

 Oinarriak (PDF 260KB)

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00