Albisteak

 

Berriak

Aurten iragarri behar dugu behin jasotako iradokizunak aintzat hartuta Txurruka kaiko fitness aretoan sartzeko ez dela beharrezkoa izango igerilekuaren abonamendua izatea. Honenbestez, Pando Aisiako fitness zerbitzuaren abonamendua dutenek urriaren 1etik aurrera Txurruka kaiko igerilekuetako gimnasioan ere sartzea izango dute inolako gehitutako kosturik gabe. Neurri honek 800 erabiltzaileri onura ekar diezaiekeelakoan gaude.

Pando Aisiako ordutegiaren zabalagotzea

Lanean dihardugu Pando Aisiako ordutegia eguerdian ere zabalagotu ahal izateko. Itxura denez, kontuan hartzeko moduko erabiltzaile kopurua joan liteke ordutegi horretan.

Jarduerak eta ikastaroak adin guztietako herritarrentzat

Haurrek igeriketa-ikastaroez gain hauexek ere izango dituzte: eskala-ikastaroak, psikomotrizitatea, karatea, zunba txiki, txiki gym, dantza modernoa -new style eta abar. Haietaz gain, nahierarako kirol-jaiak ere antola daitezke.

13 eta 16 urte bitarteko gazteei ondoko jarduera hauek eskainiko zaizkie: padela, new style eta ftness gazte. Azken jardueran cyclo indoor, zunba, igeriketa, eskalada, kardiobox eta abar bateratuko dira.

"Mugi zaitez" programa

Urritik aurrera berriro izango dugu “Mugi Zaitez”programa. Jarduera bereziez gain, askotariko saioak izango dira, hala nola osteratxoak egin, bizikletaz ibili, parke biosasungarrietan entrenamenduak egin, bizkarra osasuntsu izateko tailerrak eta abar. 

2.000 plaza

Aurten, guztira, 2000 plaza baino gehiago eskaini dira ikastaroetan. Fitness zerbitzua ez dago horren barnean sartuta. Iazko denboraldiari dagokionez, aipatutako modalitate horretan hileko kopurua 1.560tik gora lagunena izan zela aipagarri da.

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00