Antolatzaileak Portugaleteko Udala, Historiaguneko Batzorde Berezia, Marinel-Nabigatzailen Anaiartekoa, Espainiako Sustapen Ministerioa, Espainiako Gobernuak Bizkaian duen Azpiordezkaritzaren bitartez, Ibaizabal atoiontzien enpresa, Bilboko Portuko Gidariak eta San Nikolas arraun taldea izanik, asmoa da hala bertakoei nola bisitariei gogoraraztea Portugaleteren iragana itsasoari lotua izan dela eta hortik aspaldiko tradizioak datozkigula.
Hainbat jarduera
Egun horietan bisitaldi gidatuak izango ditugu Itsas Salbamenduaren bi ontzitan eta atoiontzi batean eta hainbat erakusketa itsas artisautzaz eta itsasontzi zaharrez, batelak itsasadarrean eta itsaskiak, olagarroa, txakolina eta beste produktu batzuk erosi eta dastatzeko aukera.
Hitzaldia
“Fauna marina, nuestras puertas” tituluko hitzaldia eskainiko digu Gorka Ocio kazetari, itsas ornitologo eta zientzia-behatzaileak urriaren 19an 19:30ean Gizarte Etxean.
Eta hainbat musikaldi ere bai
Hasteko, urriaren 19an bertan 19:00etan Barbis taldea izango dugu eta urriaren 21ean 19:00etan, Mikel Basabe Solar plazako kioskoan.
Haurrentzako ere tradiziozko jolasak izango ditugu.