Albisteak

 

Urriaren 21ean (igandea) Portugaleten izango dugu Athletic Herriz Herri, Athletic Club Fundazioak neskatila eta mutikoei eskaintzen dien jarduera. Solar plazan izango da 10:30etik 14:30era.

Athletic Herriz Herri ekimenak hainbat jarduera ludiko dakarkie 3-8 urte bitarteko neskatila eta mutikoei: hala nola, jolas eremuak, giza futbolina, txikigunea, aurpegiak margotzekoa, iturrien lantegiak, marrazketa lantegiak eta punteria jokoak baloi adimenduaz. Hori guztia musikaz eta speaker batek alaitua etorriko zaigu, jai giroan etorri ere.

Fundazioak Athletic Club Lagunarte Jarrilleroaren eta Portugaleteko Udalaren laguntza izango du jardunaldi alai honetan.

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00