Albisteak

 

Bonu Sozial Elektrikoa Gobernuak sustatutako deskontua da helburu duelarik baliabide ekonomiko gutxiko kontsumitzaile zaurgarriak babestea. Deskontua eskatzeko epemuga urriaren 8a izan zen. Nolanahi ere, berritzeko epea luzatu egin dute abenduaren 31ra arte. Hortaz, betekizunak betetzen dituen kontsumitzaile orok hobari hori jasotzeko aukera ere izango du.

Aurrekoa bezain ezaguna ez den beste deskontu bat ere badugu: bonu telefonikoa. Pentsiodun eta jubilatuei zuzenduta dagoen bonu honi esker hileroko telefono-fakturan norbanako lerro finkoa % 70 eta % 90 merketuko da. Deskontu hau ez da etxebizitzako Interneteko estalduraren araberakoa, zeren eta, erabiltzailea bizi deneko inguruak garrantzirik ez baitu.

http://www.bonosocial.gob.es/
https://www.comparaiso.es/abono-social-telefono

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00