Albisteak

 

Legoren eraikuntzen munduari buruzko erakusketa inauguratu egin da ofizialki. Erakusketa berri hau Rialia Industria Museoan egongo da ikusgai otsailaren 22ra arte.

Rialia Museoan inauguratu den erakusketa berria, edade guztietako publikoari zuzenduta dago eta otsailaren 22ra arte ikusgai egongo da.

Haurrentzako robotika eta programazio-lantegiek osatzen dute erakusketa.

Rialia Museoan 230.000 pieza baino gehiago eta 1.700 iruditxo iguru ikusgai egongo dira zenbait diorama eta iruditan, haietako asko egileenak eurenak direla. Erakusketa 2019ko otsailaren 22ra arte bisitatu ahal izango da.

Erdi Aroko eta Star Warseko eszenak irudikatzen dituzte  diorama hauek. Trenak eta hiritar inguruak ere agertzen dira. Japoniar tenplu bat, Familia Sakratuaren eliza eta Bigarren Munduko Gerran erabilitako tankeen irudi indibidualek osatzen dute erakusketa.

Robotika eta programazio-lantegiak Lego eraikuntza- blokeak erabiliz

Gabonetan, Rialia Museoan 6-14 urte bitarteko haurrentzat bost Robotika eta Programazio-Lantegi egingo dira. Haietan, Lego-piezak baliatuta irudi bat eraikiko dute parte-hartzaileek. Ondoren, motor eta sentsoreen bitartez mugimendua emango diote.

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00