Albisteak

 

Portugaleteko Udalak ebatzi egin du garatzeko bidean dauden herrialdeekin lankidetza-proiektuak 2018an egiteko diru-laguntzen deialdia.
 
Garapenaren lankidetzarako proiektuak hauxek dira: herri pobretuetan egiteko direnak, helburu hauexek izan behar dituztelarik, batetik, garapen ekonomiko eta sozial orekatua lortzea; osasuna, hezkuntza eta giza-eskubideak sustatzea eta gobernantza demokratikoa,  norbanako askatasuna eta giza-taldearena ere lantzea, eta, bestetik, kultura-inposizioa ekidinda diru-laguntzaren onuraduna den herriaren idiosinkrasia bera eta ingurumena ere errespetatzea.

Proiektuok irabazi-asmorik gabeko elkarte, entitate eta erakundeek burutu behar dituzte. Haiek guztiek garapenerako lankidetza-proiektuak bideratzen esperientzia handia dute. Gaineratu behar da elkarte horiek guztiek Portugaleten izan behar dutela derrigorrean egoitza soziala edo presentzia aktiboa.

Deialdiaren oinarri-arauetan berariaz agertzen da diru-laguntzaren erakunde onuradunek konpromisoa hartzen dutela garapenerako lankidetza-proiektuei buruzko zabalkundea eta sentsibilizazio-kanpainak egiteko. Hala, Portugaleteko herritarrek horren berri izango dute.

Garapenerako lankidetza-proiektuak diruz laguntzeko aurrekontuko diru-saila 90.000 eurokoa izan da 2018an.

2018. urtean diruz lagundutako garapenerako lankidetza proiektuak (PDF 150KB)

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00