Albisteak

 

Portugaleteko Udalak 2018an abian jarri zuen gazteekin aurrekontu partehartzaileen prozesu bat herriko institutu eta ikastetxeen elkarlanean.

Prozesuaren emaitzak bi proposamen hauexek izan ziren:



  1. Jaietan kontzertu gehiago txertatzea haiek aukeratzeko orduan gazteen parte-hartzea kontuan hartzen delarik.
  2. Laguntza eskatzeko aplikazio mugikor bat sortzea.

Hori horrela, emaitzok bete nahian Portugaleteko Udalak 14 eta 30 urte bitarteko gazteekin prozesu parte-hartzaile bat abiarazi du. Gazteek berek erabakiko dute 2019ko aurrekontuetan horretarako esleituta dauden 40.000 euroak zein kontzertutarako erabiliko diren.

Prozesu honek bi aldi ditu. Lehenengoan gazteei zuzenduriko galdetegi txiki bat prestatu dugu zein diren beren talde gogokoenak jakite aldera.

Galdetegiok jasotzeko epea otsailaren 1era arte dago irekita. Tokiotan aurkeztu daitezke:

Galdetegiko emaitzak behin lortuta bigarren aldiari helduko diogu. Izan ere, Gazte Gelan arratsaldeko ordutegian bizpahiru orduko saio bat antolatuko dugu Portugaleteko hogei gaztek osatutako talde batekin. Bertan, erabakiko dute zein musika-talde arituko den jaietan.

Gazteen foro hori 20 gaztek osatuko dute. Izan ere, Portugaleteko gazteen aniztasuna agertuko dute adin, gustu eta interesguneei dagokielarik. Haiek aukeratutako proposamenak lotesleak dira eta 2019ko jai-egitarauan txertatuko dira.

Informazioa (PDF 69KB)

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00