Albisteak

 

Egutegia

Matrikula eskaerak egiteko eta aurkezteko egutegia

  • Matrikula eskaerak eta beharrezko egiaztagiriak aurkezteko epea: urtarrilaren 28tik otsailaren 8ra.
  • Eskatzaileen zerrenda otsailaren 14an argitaratuko da.
  • Behin-behineko zerrendak martxoaren 21ean argitaratuko dira.
  • Behin-behineko zerrenden aurkako erreklamazioak martxoaren 28ra arte egin ahal izango dira.
  • Eskaerak ezetsi: martxoaren 28ra arte.
  • Behin betiko zerrendak argitaratu: apirilaren 4a
  • Lurraldeko Ordezkariak esleitutako plazen zerrendaren argitalpena: apirilaren 11.
  • Behin-betiko zerrenden gora-jotzeak maiatzaren 6ra arte egin ahalko dira.
  • Lurraldeko Ordezkariak esleitutako plazei uko egitea: maiatzaren 7ra arte.

Matrikula eskaerak non eta nola egin

  1. Ikasleek eskaera-inprimaki bana eta ikastetxe batean soilik aurkeztu ahal izango dute. Interesatuak izapideak bi eratara egin ahal izango ditu:
    1. On-line: otsailaren 7ra arte, 24:00ak arte. Horretarako, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ipinitako aplikazio informatiko hau erabili behar da: (https://ikasgunea.euskadi.eus/)
    2. Lehenik aukeratzen duzuen ikastetxeko idazkaritzan. Hor eskatzaileak emandako eskaerari dagozkion datuak sartuko dituzte.

Zalantzarik badago, interesdunek Udalaren Hezkuntza eta Gazteria Sailera ( Gizarte-Etxeko eraikinaren hirugarren solairua) jo dezakezue baita 94 472 92 22 telefonora deitu ere. Halaber, jakin behar da ikastetxe guztiak prest daudela zuek hartzeko haien instalazio eta arautegien berri izango baduzue.

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00