Albisteak

 

Proiektu hau, iaz auzokide guztiei iragarri zitzaien bezalaxe, nagusiek gidatutako egitasmo soziala dugu, guztiz autonomiaduna. Portugaleteko Udalbatza osoaren sostengua du, haren helburua delarik herritarren parte-hartzea sustatzea Portugaleten bizikidetza hobea izan dadin.

Zure esperientzien beharrean gaude galdera hauexei erantzuteko: nola bizi zara Portugaleten? Zer gustatzen zaizu gehien? Zer-nolako harremanak dituzu auzokideekin? Nagusiek eta besteek elkar errespetatzen dute? Nola duzu ekitaldien berri? Nola parte hartzen duzu? Nolakoak dira garraiobideak, etxebizitza, atari zabaleko tokiak eta espazio publikoak? Nolakoak dira zerbitzu komunitarioak eta osasunari dagozkionak? Nolakoa da komunikazioa Portugaleten? Zure ustez, nola hobe liteke?

Horretarako, inkesta berariazko bat prestatu dugu Portugaleterentzat, herriko nagusien iritziak ezagutu nahian.

Inkesta jasotzeko tokiak hauexek izango dira: gizarte-etxeak, elkarteak, anbulategiak, botikak eta beste udal zentro batzuk. Aurrez www.portugalete.org Udal webgunean ere irakur daiteke.

Idazki honen bidez, beraz, zure etxeko nagusi guztiak inkesta betetzera animatu nahi zaituztegu, auzokideak ere betetzera anima ditzakezuen bezalaxe. Laguntzarik behar baduzue, deitu 944 729 212 telefonora eta lagunkiro hartuko zaituztegu.

Inkesta guztiak izengabeak izango dira eta San Roke, Villanueva, Buenavista eta Zubia gizarte-etxeetan paratuko dituzten hautestontzietan aurkeztu beharko dira.

Inkestak aurkezteko epea 2019ko martxoaren 30ean amaituko da.

Proiektuaren talde eragileak agur egiten dizue, begirunez egin ere, eta berriro animatzen zaituzte zuen iritziak eta hobetzeko iradokizunak adieraztera eta proiektuan parte hartzera.

 Galdetegia (PDF 399KB)

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00