Albisteak

 

Telefonia mugikorreko operadoreak 2015eko uztailean hasi ziren hedatzen 4G sarea 800 megahertzeko bandan Espainia osoan.

Horri esker, zabalagoa da orain estalduraren eremu geografikoa eta askoz hobea, oro har, zerbitzua eraikinen barne aldeetan. Hala ere, 4G teknologiak 800 megahertzeko bandan kalte egin diezaioke lurreko telebista digitalaren seinaleari.

Horiek horrela, Llega800 zerbitzuaren bitartez, doan kudeatu daitezke lurreko telebista digitalaren seinaleak, 4G teknologia aktibatu ostean, izan ditzakeen kalteak.

Beraz, horrelako kalteak izan dituzten herritarrek 900 833 999 telefono zenbakira jo dezakete, doan jo ere, eta halaber www.llega800es webgunera. 

 Tríptico (PDF 873KB)
 Infografía (PDF 3,15MB)

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00