Albisteak

 
Helburua

Programan parte hartzen duten langabeek negozio–ideia bat aztertu eta garatzea.

Hartzaileak

EAEn erroldatuta eta benetako egoitza bertan dutenak, enpresa–ideiaren bat dutenak, langabeak eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan lan–eskatzaile gisa izena emanda dutenak eta alta emanda ez daudenak ez Jarduera ekonomikoen gaineko zergan ezta langile autonomoen araubide berezian ere.

Edukia

Programa honako aldietan egituratuta dago:

  • I. aldia: Enpresa-ideia aztertzea
  • II. aldia: Autoenplegurako tailerrak
  • III. aldia: Negozio-plana prestatzea

Hiru aldien iraupena gutxienez bi hilekoa izango da.

Parte-hartzaileek 1.000 euroko dirulaguntza eskatu ahal izango dute. Zenbateko hori %15 handiagoa izango da 18 urtetik gorakoentzat eta 30etik beherakoentzat; parte-hartzailea emakumezkaoa bada, aldiz, %15 handiago izango du dirulaguntza.

Izena emateko epea

  • 2019ko martxoaren 1era arte

Izena emateko lekua

  • Portugaleteko Behargintza
  • La Canilla pasealekua, Canilla Etxea, 2. solairua
  • Tlf: 94 472 93 06

Ordutegia

  • Goizez 8:00etatik 14:30era, astelehenetik ostiralera

Hasiera

  • 2019ko martxoaren 6a

Sustatzailea: Lanbide.

Iragarkia (PDF 103KB)

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00