Albisteak

 

Portugaleteko Bigarren Hezkuntzako ikasleek, herritarrek eta, oro har, edozein bisitarik otsailaren 18tik ekainaren 7ra arte herriko historia ezagutzeko ibilbidea egiteko aukera izango dute. Izen-ematea eta erreserba Portugaleteko Turismo Bulegoan (La canilla pasealekua) egin daiteke; 944729314 telefonora deituta edota mezua turismo@portugalete.org helbidera bidalita.

Bisitaldi horiek helburu dute irakasleei ondare historikoari buruzko ezagutza ematea, gure ondarea  zaintzeko beharraren garrantziaz jabearazteko asmoz. Horretaz gain, irakasleei ere mesedegarri suerta dakiekie haien ikasleei ondare historikoa ezagutarazte aldera eta zaintzearen garrantziaz jabearazte aldera.

Bisitaldi gidatuak Turismo Bulegoaren aurrean hasiko dira 11:30ean. Izen-ematea eta erreserba Portugaleteko Turismo Bulegoan (La canilla pasealekuan dagoena) egin daiteke; 944729314 telefonora deituta edo mezua turismo@portugalete.org helbidera bidalita.

Lehenik eta behin, herriko historia birpasatuko da mendez mende oso modu laburrean. Hala, turistak edo bisitariak jakingo du zer ezagutuko duen. Ibilbidea bisitariaren erosotasunari begira La Canilla pasealekutik abiatuko da eta Zubi Esekian amaitu. Basilikara eta Salazar dorrera iristeko arrapala mekanikoak erabiliko dira.

Ibilbidea:
 
Tren geltoki zaharrak, lau urtaroen eskultura, Rialia Museoa

  • Garai hartako gizartea.
  • Industria-iraultza

Solar enparantza, Vicotr Chavarriren monumentua, Udaletxea eta inguruko etxeak (Bustamante eta arkuak), Musikaren kioskoa, Manuel Calvo Jauregia

  • Hiribildua fundatu zutenetik gaurdainoko historia.
  • Víctor Chávarriren bizitza oparoa eta Manuel Calvoren jarduera.
  • Arkitektura-estiloak

Zubi esekia

  • Burdinazko arkitektura. Alberto Palacioren bizitza
  • Kai berriaren laburpena, mareometroa eta Burdin Kaia
  • Unescoren Gizadiaren Ondareak (Iparraldeko Donejakue Bidea eta Zubi Esekia)

Juan Antonio Zunzunegi jaio zen etxea, Artifizioak, Ramón Real Asuaren etxea, Santa Clara komentua, Africa 2007 (arrapala mekanikoak igota)

  • J.A. Zunzunegiren biografia
  • Artifizioak proiektuaren adierazpide plastikoak herrian zehar.
  • Casilda Iturrizar ongilea.
  • Serorategia eta komentua.

La Ranche plaza, Coscojales, Víctor Chávarri eta Santa María Kaleak, Salazar Dorrea eta Santa María Basilika

  • Interesguneak
  • Salazartarren historia, Lope García de Salazarren lanak eta bizitza.
  • Basilikaren historia, kanpoko arkitektura eta barnealdeko elementu interesgarriak.

 Bisitaldi gidatuak (PDF 137KB)

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00