Albisteak

 

Aurten ere martxoaren 7an eta 13an 18:30ean Zinegoak Hedapenaren bitartez Portugaleteko Dock Ballonti zinetokietan hainbat film proiektatuko dute. Filmok aukeratu dira aurten Bilboko zine gaylesbitransaren jaialditik igarotako onenetako batzuk baitira. Portugaleteko Udalak, ohi denez, doan eskaintzen dizkie emanaldiak bere herritar guztiei.

Martxoaren 7an sei film laburren emanaldia izango da. Jatorrizko bertsioan ikusiko ditugu azpitituluak gaztelaniaz eta euskaraz izanik. Herrialde desberdinetakoak badira ere, dibertsitate sexualari loturiko errealitate anitzi heltzen diote.

Martxoaren 13an, ordea, Holandako “Monument van Trots” (Harrotasunaren Oroitarria) film luze dokumentala proiektatuko dute. Herbereetako iraultza arrosaren iragana eta oraina  kontatzen ditu. 

Portugaleteko Udalak jarduera hau antolatu du helburu behinena izan delarik gizarte bat bultzatzea, desberdinak diren pertsonen bizikidetza ona lehenesten duena, hain zuzen.

Martxoak 7 eta 13

Dock Ballonti zinetokiak, 18:30

Doan. Herritar ororentzat

 Zinegoak 2019/03/07 (PDF 195KB)
 Zinegoak 2019/03/13 (PDF 180KB)

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00