Albisteak

 

Portugaleteko 2019ko jaietan puxikak saltzen eta artisautza azokan salmenta ibiltarian jardun nahi duten guztiei jakinarazten diegu horretarako eskaera egin dezaketela Udal Erregistro Nagusian eta Herritarren Arretarako Bulegoan , horretarako inprimaki-eredua erabiliz, eta eskaerak egiteko epea iragarki hau Bizkaiko Aldizkari ofizialean argitaratu ondorengo 30 egunetan egongo dela zabalik.

Eskaerarekin batera, agiri hauek ekarri beharko dituzte: NAN, IFZ edo AIZ, jarduera ekonomikoen gaineko zergan alta emanda daudelako egiaztagiria edo, bestela, tributu ordaindu beharrekoen zentsuan alta emanda daudelakoa; bestela, baimena eman beharko diote Portugaleteko Udalari, behar hori betetzen ote duten egiazta dezan. Halaber ekarri beharko dituzte deialdi honen gaineko arauetako esleipen-irizpideak egiaztatzeko agiriak.
 
Baimendun salgaiak artisautzakoak eta puxikak soilik izango dira. 
 
Artisautza-azokarako baimen-kopurua:
San Roke jaietan (abuztuaren 12tik 17ra bitartean) artisautza-azokan okupatzeko saltoki-kopurua 30 da, seina metro lineal hartzen dutelarik.

Puxikak saltzeko baimen-kopurua:
Giako Andra Mariaren egunean: 6 baimen.
San Roke jaietan: 10 baimen.
San Nicolás jaietan : 4 baimen

Portugalete, 2019ko otsailaren  19a. Alkatea, Mikel Torres Lorenzo

Artisautza azokara eskaera (DOC 15,9KB)

Puxika-saltokia instalatzeko eskaera (DOC 108KB)

Oinarriak (PDF 219KB)

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00