Albisteak

 

Portugaleteko Udalak, Udal Euskaltegiak eta Xaribari AEK Euskaltegiak, Berbalagun egitasmoan elkarlanean ari direlarik, laugarrenez antolatu dute aurten Gazte Mintzodromoa, euskararen erabilera sustatzeko eta hizkuntza ikasten ari direnen artean jarrera aktiboa bultzatzeko xedez.

Horretarako, antolatzaileek Bigarren Hezkuntzako ikastegi guztiei gonbit eginda, bost hauek onartu eta parte hartu dute Gazte Mintzodromoan:

  • Asti Leku ikastola
  • Ballonti institutua
  • El Carmen ikastetxea
  • Santa Maria ikastetxea
  • Zunzunegi institutua

Guztira 400 bat neska-mutil izan dira parte-hartzaile, baina horien artean 100 bat gazte, EusLiderrak programakoak, mintzodromoaren antolatzaile eta gidari aritu dira, besteak beste euren gain hartuta publizitate lanak, gazteek jorratu beharreko gaiak eta erantzuteko galderak prestatu, administrazioaren baimenak, azpiegitura, apainketa, dinamizazioa, aurkezpena, moderazioa, erreportajea egiteko ardura eta prentsarekiko harremana. EusLiderrak programa Ballonti, Zunzunegi eta Santa Maria ikastegietan garatu da.

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00