Albisteak

 

Portugaleteko Udalak 2019ko martxoaren 21ean eta 22an artikuluen edizio-maratoi bat antolatu du  Wikipedia entziklopedia kolaboratzailean Portugaleteko emakumeen presentzia sustatu eta hobetzeko xedez. Hori horrela, emakume nabarmengarrien berri emango da baita sarean dauden artikuluak hobetu ere.

Herritarren Parte Hartzerako eta Berdintasunerako Sailek Adaka boluntariotza-zerbitzuaren lankidetzan Wikipedian argitaratzeko edizio-maratoi hau antolatu dute Portugaleteko emakume nabarmengarriak ikusgarri egiteko asmoz. Berebat, entziklopedia askean dagoen genero-arrakala txikiagotu egin nahi izan dute. 

Edizio-lanei ekin aurretik, boluntario-talde batek Udal teknikariarekin batera azterlan sakon bat egin du Wikipedian sarrera eduki beharko luketen emakume portugaletetarrak ikertu nahian.

Saio hau baliagarri izango da lantalde finko eta ireki bat eratzeko, entziklopedia birtual horretan dagoen dokumentazioa osatuz joango dena, hain zuzen.

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00