Aurten ere Portugaleteko Udalak diru-laguntza emango die, 2018ko Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren zenbatekoa ordaintzeko, 2019ko apirilaren 29ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratutako oinarri-arauetan ezarritako eskakizunak bete eta horretarako diru-laguntza eskatzen duten familia ugariei.
Diru-laguntza horiei buruzko informazio gehiagorik nahi izanez gero, oinarri-arauen (bete beharreko betekizunak eta aurkeztu behar diren agiriak) 3 eta 7 atalen kopia bana tokiotan har dezakezue:
- Gizarte-Etxea, astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14:00etara.
- Herritarren Arretarako Bulegoa, astelehenetik ostiralera 14:30etik 20:15era eta larunbatetan 9:00etatik 13:45era.
Eskaerak apirilaren 30etik maiatzaren 29ra arte egin ahal izango dituzue.