Albisteak

 

Portugaleteko Udalak Portugaleten boluntariotza sustatu eta bultzatzeko gizarte-izaerako programak garatzen dituzten irabazi-asmorik gabeko entitateei emateko dirulaguntzen ebazpena egin du. Eskabideak aurkezteko epea maiatzaren 14an irekiko da.

Portugaleteko Udalak hamaikagarren urtez boluntariotza sustatzeko dirulaguntzen deialdia egin du, hartzaileak Portugaleten gizarte-programak burutzen dituzten entitateak direlarik.  Programa horiek arlo hauexek jorratu behar dituzte: gizarte-desabantailako egoerak, hezkuntza-integrazioa, menpekotasuna eta osasuna, gizarte-bazterkeriaren arriskuan dauden kolektiboen sustapena, nazioarteko lankidetza, bidezko merkataritza, gutxiengoen garapen sozioekonomikoa, kultura, ingurumena, animaliak babestea, herritarren parte-hartzea eta gizalegea, giza-eskubideak eta indarkeriaren biktimak, larrialdiak eta sorospena edo aisialdia.

Entitateen proiektuen helbururik behinenak boluntariotza sustatzea eta entitaterako boluntarioak gaitzea eta erakartzea ditugu.

Aurten, aurreko urteetan legez, atal berezi bat daukagu eta, horren ondorioz, Portugaleten eginiko Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioaren proiektuak ere izango dira diruz laguntzekoak.

Esan beharra dago Portugaleteko deialdia dela tokiko mailan boluntariotza sustatzeko Euskadin egiten diren deialdi berariazko bakanetako bat.

Aurtengo deialdiaren diru zenbatekoa 27.000 eurokoa da. Iazko deialdian irabazi-asmorik gabeko 14 entitatek jaso zuten dirulaguntza.

Deialdia maiatzaren 13an argitaratuko da Bizkaiko Aldizkari Ofizialean. Eskabideak aurkezteko epea, beraz, hilabete batean egongo da zabalik  biharamunetik aurrera.

Eskabideak aurkeztu ahalko dira Udaletxeko Erregistro Orokorrean astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14:00etara edo Herritarren Informazio eta Arreta Bulegoan San Roke plazan astelehenetik ostiralera 14:30etik 20:15era eta larunbatetan 9:00etatik 13:45era.

 BAO Boluntariotza sustatzeko diru-laguntzen 2019ko deialdia (PDF 148KB)

 Eskaera-inprimakia - I.eranskina (DOCX 307KB)

 Diruz lagundutako jardueraren justifikazio memoria - II.eranskina (DOCX 55KB)

 Boluntariotza Portugaleten sustatzeko diru-laguntzen oinarri-arauak (PDF 915KB)

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00