Albisteak

 

Udalerrian udan antolatzen diren haur- eta gazte-jardueren berri emateko xedez, Portugaleteko Udalaren Hezkuntza, Gazteria eta Kirol Sailak, aisialdian hezkuntza-mailako gazte-elkarteekin eta Portugaleteko Aisialdi Sarearekin batera, esku-orria prestatu du, haur eta nerabeei zuzenduriko kanpaleku eta udalekuei buruzko informazioa emateko. Izan ere, esku-orriaren 21.500 ale kaleratu dugu, Portugaleteko etxeetan banatzeko.

Alde batetik, Portugaleteko Haur eta Lehen Hezkuntzako herri ikastetxeetako gurasoen elkarteek eta Portugaleteko Udalaren Hezkuntza, Gazteria eta Kirol Sailak aurten ere “Oporretan zabalik” izeneko egitarauari ekingo diote, 2010etik 2015era bitartean (biak barnean) jaiotako haurrei zuzenduta. Halaber, “Uda astindu!” egitasmoa ere eskainiko du gazteengana heldu nahian. Izan ere, egitasmoan 2005etik 2009ra bitartean (biak barnean) jaiotako gazte guztiek hartu ahalko dute parte. Ekintzak Kanpazar HLHIn egingo ditugu eta Portugaleteko Aisialdi Sareak kudeatuko ditu bi programa hauek bost astez, hau da, 2019ko ekainaren 24tik uztailaren 26ra, 9:00etatik 14:00etara. Izena emateko epea ekainaren 7ra arte izango da.

Beste aldetik, Portugaleteko Aisialdi Sareak, Portugaleteko Udalaren laguntzarekin, gazteei zuzenduriko bi programa eskainiko ditu:

  • Gazte Kanpaketa 2002tik 2004ra bitartean jaiotakoei dago zuzenduta eta uztailaren 2tik 11ra izango da. Ekintza hau toki desberdinetan garatuko da: Etxebarri, Portugalete eta Kotorrion.
  • Normandia Elkartrukea 2019 iniziatiba 2001etik 2004ra bitartean jaiotako gazteei dago zuzenduta. Portugaleteko egonaldia uztailaren 6tik 13ra bitartean izango da eta Ouistreham-en (Normandia, Frantzia), berriz, uztailaren 31tik abuztuaren 7ra arte. Izena emateko epea maiatzaren 31ean amaituko da. Informazioa emateko bilera egingo dugu maiatzaren 23an 19:00etan Portugaleteko Gazte Gelan.

Aipatutako programa bietan plaza-kopuruak izen-emateena gailentzen badu, zozketa publiko bat egingo da.

Aipatutako programa hauetan izena emateko, Gazte Informazio Bulegoan (astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara) egin daiteke eta halaber, Portugaleteko Aisialdi Sarearen lokaletan (astearte eta ostegunetan, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara) eta linean http://udalekuak.aisialdisarea.org, http://gaztekanpaketa.aisialdisarea.org eta http://europa.aisialdisarea.org webguneen bitartez.

Halaber, aurten Portugaleteko sei elkartek garatuko dute udako udaleku eta kanpalekuren bat. Hauexek dira: Amalur Eskaut Taldea, Andra Mari Eskaut Taldea, Aurrerantz, Belatzak Eskaut Taldea, Gazte Alai eta Gure Talde. Inskripzioak zuzenean egiten dira taldeekin.

Portugaleteko udaleku eta kanpalekuen “Zeure uda bizi 2019” esku-orrian Demuporsak antolatzen dituen udaleku kirolanitzekoak ere agertzen dira.

 Informazio gehiago (PDF 1.71MB)

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00