Albisteak

 

Artista gazteentzako laguntza eta ahalduntzea sustatzeko programaren barruan, Espacio Artemisak bigarren paratxut-ekitaldia aurkezten du.

Doako topaketa honetan artista gazteek arte mailako ogibide-eta lan-esperientziak partekatzeko aukera izango dute.

Helburua da arte- eta kultura-arloan jardun nahi duten gazteen beharrak eta trabak ezagutaraztea diziplinak eta sektoreak edozein direlarik ere. Hori horrela, elkarrekin ikasiko dute nola egin aurre gaurko egoerak sorrarazten dituen bertigo eta etsipenari.

Ekitaldia ekainaren 15ean 10:00etatik 14:00etara Portugaleteko Gazte Gelan egingo dugu. Jarduerak bi atal izango ditu. Lehenengoan, arte diziplina desberdinetako lau artista gaztek mahai-inguru batean jardungo dute beren gaurko egoeraz. Halaber, beren jarduera garatu ahal izateko zein urrats eman duten eta zein ahalegin egin dute azalduko dute. Hizlariak honako hauek izango dira: Santurtziko Saregabe ekoizlea (Iñigo Cobo eta Gorka Etxeandia), Ainara Pérez pintura-irakaslea, Karmele Ugalde galerialaguntzailea eta Eder Aurre diseinatzailea.

Ekitaldiari amaiera emateko bigarren atalean, aldiz, work-kafe bat izango da. Bertan, jardunaldian mahairatu diren arazoei irtenbideak ematen arituko dira. Bertaratu guztiek ere parte hartzeko beta izango dute.

Bertigo programaren barruan dagoen formazio-saio honek Portugaleteko Udalaren Gazteria Zerbitzuen babesa du.

Programaren gaineko informazio gehiago: www.espacioartemisa.org/programa-vertigo edo sare sozialak: Instagram (@espacioartemisa) y Facebook (@EspacioArtemisa1)

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00