Albisteak

 

“Portugalete Uri Urena” XXXI. Nazioarteko Waterpolo Torneoa dela eta, Txurruka kaiko Igerileku Olinpikoa jendeari itxita egongo da entrenamendu eta partida ofizialak egiten diren bitartean hurrengo egunetan:

  • Uztailak 3, asteazkena, 19:45etik aurrera
  • Uztailak 4, osteguna, 10:00etatik 12:00etara eta 17:00etatik aurrera
  • Uztailak 5, ostirala, 10:00etatik 12:00etara eta 17:00etatik aurrera
  • Uztailak 6, larunbata, 10:00etatik 14:00etara

Erabiltzaileek, betiko moduan, beste instalazioak erabiltzeko moduan izango dituzte (gimnasioa, solariuma, jardueraigerilekua, umeentzako eta estalpeko igerilekuak), aquadrolicsa izan ezik, segurtasun-eremuan baitago.

Torneora datozenek Peñota tren-geltoki parean, Portugalete eta Santurtzi lotzen dituen errepidean dagoen atetik sartu behar dute partidak hasi baino ordu erdi lehenagotik. Ohiko erabiltzaileak, aldiz, Txurruka kaitik sartuko dira beti bezala.

PANDO AISIAko igerilekuetan ohiko zerbitzuak egongo dira.

Ordutegiak ustegabeko arrazoiengatik aldatu ala bertan behera utzi ahalko ditugu.

EDUKIERA

XXXI. Nazioarteko Waterpolo Torneoa dela eta, Txurruka kaiko Udal igerilekuetan ABONATUENTZAT SOILIK egongo da tokia.

Beraz, uztailaren 4tik (osteguna) 6ra (larunbata) ez da sarrerarik salduko.

 Oharra (PDF 253KB)

 Oharra edukiera (PDF 370KB)

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00