Albisteak

 

Portugaleteko Udalak abian jarri du berriro txikizkako merkataritzan lehiakortasuna hobetzeko lanildo bat. Izan ere, diru-laguntzak emateko lerroa sortu dugu establezimenduak berritzeko eta modernizatzeko lanak sostengatzeko asmoz. Hala, herrian negozio berriak irekitzea sustatuko da.

Herriko merkataritzako establezimenduak, ostalaritzakoak edo zerbitzuetakoak irekitzeko eta berritzeko inbertsio-proiektuak diruz lagunduko dira. Onuradunek eskaera aurkezteko orduan jarduera ekonomikoan aritu behar dute eta Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan gehienez urte bat antzinatasuna izan behar dute.

Portugaleteko Udalak inbertsio onargarriaren % 30 diruz lagunduko du gehienez establezimenduko eta urteko 2000 euro direlarik. Diruz-laguntzeko moduko inbertsioak 2018ko azaroaren 1etik 2019ko urriaren 31 bitartean eginikoak izango dira eta honako proiektu hauek izan behar dituzte: Merkataritza-lokalen barruko eta kanpoko aldeak egokitzeko lanak, mugikortasun urriko herritarrei sarbidea errazteko oztopo arkitektonikoak kentzeko berritzelanak, segurtasun- eta irisgarritasun-neurriak ezartzea, makineria elektronikoa edo mekanikoa, altzariak eta merkataritzako ekipamendua, ekipamendu informatikoak, softwarea, STak, kutxa erregistratzaileak eta barra-irakurgailuak. Inbertsioak Portugaleteko kalera jotzen duten establezimenduetan kokatu beharko dira.

Eskaerak deialdi hau BAOn argitaratu (2019/06/14) eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita urriaren 31 arte aurkez daitezke Portugaleteko Udalaren Erregistro Orokorrean eta Herritarren Arretarako Bulegoan. Eskaerak erregistro-ordena zorrotzari jarraiki ebatziz joango dira baita espedientearen agiri guztiak osatuta dauden momentuan ere diru-laguntzaren helburuari zuzendutako aurrekontuko kreditua, 27.030,00 eurokoa, hain justu ere, agortu arte.

Portugaleteko establezimenduen irekiera berrietarako diru-laguntzak emateko udal programa 2019 (PDF 439KB)

Portugaleteko establezimenduen irekiera berrietarako diru-laguntzak emateko eskaera 2019 (PDF 389KB)

Prentsa-oharra (PDF 808KB)

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00