Albisteak

 

Gazteriaren Nazioarteko Eguna izanik, Portugaleteko Udalaren Gazteria Zerbitzuek “Ikusezintasunari stop” kanpaina antolatu dute, gazteen gaineko aurrejuzkuak eta gezurrezko mitoak suntsitu nahian.

Bolo-bolo dabiltzan eta suntsitu nahi ditugun gezurrezko estereotipo horien arabera, gazteek ez dute aholkurik ez eta konpromisorik nahi; gazteak ez dira aktiboak, ez dute informaziorik bilatzen eta ezertan ez dute parterik hartzen. Guk, ordea, ederto dakigularik gure neska-mutilak aktiboak eta konpromisogunak direla, inplikazio hori bultzatu eta erakusteko ardura dagokigulakoan gaude.

Horiek horrela, erronka egin nahi diegu gazteei, abuztuaren 5etik 12ra, beren argazkia igo dezaten Instagramera, #gaztegela traolarekin, horrela denen begi-bistan jarriko baitute gaztea izateak zerikusi zuzena daukala lanarekin, aisialdiarekin, ikastearekin, adiskideekin, jaiarekin eta, oro har, bizitzarekin. Har ezazu parte eta egin dezagun denok gazteriaren bene-benetako argazkia.

 Informazioa (PDF 137KB)

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00