Albisteak

 
Irailaren 2tik 23ra bitartean Portugaleteko Udal Euskaltegian 2019-2020 ikasturterako matrikula egiteko epea zabalik dago.  Udal Euskaltegiak maila guztiak eskaintzen ditu baita HABEren, Osakidetzaren eta HAEEren azterketetarako prestakuntza berezia ere.

Horrez gain, berariazko ikastaroak ere eskaintzen ditu, besteak beste, Batxilergoko ikasleentzako eskolak, B2 eta C1 prestatzekoak eta errefortzu eskolak. Halaber, merkatariei eta gurasoei zuzendutako ikastaroak antolatzen ditu.

Matrikularen prezioa ikastaroko ordu kopuruaren araberakoa izango da. Dena den, ikastaro guztiak diruz lagunduta daude.

Matrikula Gazte Gelan (Maestro Zubeldia kalea) egin behar da.

Informazio gehiagorik nahi izanez gero, mezua bidali euskal01@portugalete.org helbide elektronikora edo 94 462 85 12 telefonora deitu. 

 Informazio Orokorra 2019-20 ikasturtea (PDF 94KB)

 Informazio-orria 2019-20 (PDF 81KB)

 Datuen babesa (PDF 105KB)

 Aurrematrikula - Ikasle berriak (PDF 817KB)

 Aurrematrikula - Ikasle zaharrak (PDF 817KB)
 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00