Albisteak

 

Pagotxen Astearen hamaseigarren (16) edizioa berriro izango dugu Portugaleten irailaren 9tik 14ra bitartean. Merkatariek euren produktuak kalera aterako dituzte pagotxen prezioan.

Arropa, oinetakoak eta osagarriak, bitxiak, lurrinak, liburuak, mertzeria, dekorazioa baita gure maskotentzako produktu batzuk ere aurtengo edizioan topatuko ditugu.

Establezimendu parte-hartzaileek kartel bereizgarria izango dute euren atean. Bestetik, parte-hartzaileen zerrenda www.portugaletecomercial.org merkataritzako webgunean dago eskuragarri. Egun, berrogeita hamar negozio daude inskribaturik. Hala ere, espero dugu askoz gehiago izatea. Behin kanpaina abian jarrita, hasiera batean animatu ez ziren beste askok ere ekimenarekin bat egin ohi du; aldameneko dendak ere bere pagotxak atera dituela ikusita.

Jarduera hau aukera ona da merkatariek stockari irteera emateko eta bezeroak deskontu interesgarriez baliatzeko. Anima zaitez Portugaleteko kaleetara ateratzera eta lortzen den giroaz gozatzera!

Portugaleteko merkataritza sustatzeko jarduera hau Portugaleteko Profesionalen eta Merkatarien Elkarteak antolatu du, Portugaleteko Udala babeslea delarik.

Establezimendu parte-hartzaileen zerrenda (PDF 15KB)

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00