Albisteak

 

Mikel Torres Portugaleteko alkateak eta Iván Miñambres jaialdiaren zuzendariak Estibaliz Freije Kultura zinegotziarekin batera Portugaleteko Zine Express Jaialdiaren XI. edizioa aurkeztu dute. Larunbatean (irailak 21) izango dugu.

Parte hartzen duten film laburren emanaldia 20:00etan egingo dugu San Roke plazan. Doakoa eta herritar guztiei zuzendua izango da proiekzioa. Beranduago, 22:30ean aurtengo irabazleak ezagutuko ditugu eta ondoren sari-banaketa egingo dugu.

Portugaleteko Zine Express Jaialdia estatu osoko bakarra da parte-hartzaileek ideia bururatu eta filma proiektatu arteko 10 orduko tartea besterik ez baitute. Parte-hartzaileek beren lanak gidoitu, errodatu, muntatu eta lehiaketan aurkeztu beharko dituzte denbora jakin batean. Bada, izen-ematea egiteaz bat, ematen zaien gai batean oinarriturik film laburra burutu behar dute denbora tarte zehatz batean, gainera. Parte-hartzaileen adina edo jatorria edozein izan daiteke  jaialdiak zentzu horretan mugarik ez baitauka. Edozein lagun edo taldek parte har dezake, baldin eta, bere bitartekoak baditu.

EPAIMAHAIKIDEAK
Lanak balioetsi eta sariak emango dituztenak hauexek izango dira: Iñigo Salinero eta Gemma Martínez aktoreak eta Norma Vila Bilboko zuzendaria.

SARIAK
Lehen hiru sariek 1.000, 800 eta 600 euroko zuzkidura dute, hurrenez hurren. Haiei bi accesit  gehitu behar zaizkie: saririk gabeko autorerik onenarena eta euskarazko lanik onenarena. Azken hau aurtengo berrikuntza dugu. Musika-sinkronizaziorik onenaren saria Music Library-k emango du eta 200 euro du zuzkidura gisa. Halaber, ekoizpen batean erabiltzeko musikarako tarifa laua oparituko du. Aurrekoaz gain, aurtengo edizioetan legez Herritarren Saria dugu, talde irabazlearen parte-hartzaile guztientzako gastronomia-esperientzia bat, hain zuzen. AUX.magazine aldizkari kulturala da sariaren babeslea.

EGITARAUA ETA ORDUTEGIAK
08:30 Portugaleteko Gazte Gelan parte-hartzaileei harrera egin.
09:00 Gaia aurkeztu eta jaialdiari hasiera eman.
19:00 Film laburrak aurkezteko epea amaitutzat jo.
20:00 San Roke plazako parte-hartzaileen film laburren emanaldia.
21:30 Epaimahaikideen deliberamendua. Musika-emanaldia Jafi Marvelekin.
22:30 Sari-banaketa San Roken.

*Eguraldi  txarra dela kausa, ekitaldia San Roke plazan egiterik ez balego, 20:00etan  filmen emanaldia Merkatuan izango litzateke. Jaialdiari buruzko webguneak:   http://festivalcineexpress.com

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00