Albisteak

 

Portugaleteko Gazteria Zerbitzuek SALTO prozesu parte-hartzailea abian jarriko dute, Portugaleteko gazteen beharrak, kezkak eta interesak bertatik bertara ezagutzeko asmoz.

GAZTEEN ESKARIAK ANTZEMAN
Prozesuaren helburuak hauexek dira: batetik, antzematea zein diren gazteen intereseko eskariak eta jardunak; eta bestetik, datuak bilatzea jakiteko gazteek zer-nolako ikuspegia duten Udalak egun eskaintzen dienaz.

Prozesuan jasotako ekarpenak balioetsi eta aztertuko ditugu geroago, zerbitzuak gaur-gaurkoak, erakargarriagoak eta aberasgarriagoak izan daitezen.

HIRU ADIN-TARTE
Gazteen arteko profilak zabalak bezain askotarikoak izanik, hiru adin-tarte hauexek ezarri ditugu: lehena 14-17, bigarrena 18-23 eta azkena 24-30 urte bitartekoa. Urriaren 17, 23 eta 30ean, 18:30etik 20:30era, hiru lan-saio antolatuko ditugu Gazte Gelan, dinamika sortzaileak, dibertigarriak eta entretenigarriak erabiliz.

TAILERRAK
14 eta 17 urte bitarteko gazteekiko tailerrak herriko ikastetxeen bitartez egingo dira.

Udalaren Gazteria Zerbitzuek herriko gazteak animatu nahi dituzte prozesu parte-hartzaile honetan parte hartzera. Izan ere, haiei zuzendua da.

PARTE HARTZEKO
Parte hartu nahi duten gazteek Gazteria Zerbitzuekin harremanetan jarri beharko dute urriaren 11 baino lehen edo www.gazteportu.com webguneko inprimakia bete.

 Prentsa-oharra (PDF 112KB)

Informazio gehiago.

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00