Albisteak

 

Informazioa argitzeko helbide eta telefono hauexek paratu ditugu:

  • www.lanbide.euskadi.eus edo 945 160 600/630 305 452 telefonoak (8:30etik 19:30era) aldez aurretiko hitzordua edo informazioa eskatzeko.
  • Udalaren Ekonomi- eta Enplegu-Sustapenerako Saila, Behargintza Portugalete, La Canilla eraikina:  94 472 93 20/94 472 93 06
  • Portugaleteko Lanbide Bulegoa. Miguel Unamuno kalea, 37. 8:30etik 14:00etara

Portugaleteko Udalak berriki aurkeztu du 2019ko enplegu plan berria, langabeziaren aurkako estrategiaren barruan dagoena, hain justu ere. Egun, Portugaletek langabezia-tasa jaitsi du (%13,6). Izan ere, gurea bada Ezkerraldetik langabetu-kopururik gutxien herrialdea. 

Enplegu Plan honetan 92 lagunek hartuko dute parte, iazko planaren aldean 23 lagun gehiagok, hain zuzen. 21 kategoria profesionaletan daude bananduak, Udalaren 15 sailetan jardun behar dutelarik.

Adibide gisara, aipatu behar dugu  35 lagunek parte hartuko dutela Lan eta Mantenu Sailean hiriko guneak leheneratzen. Beste 20 lagun gehiagok, aldiz, programa berri baten barruan parte hartuko dute Udaltzaingoan herritarrentzako informatzaileen lanak egiteko. Bestelako proiektu batzuk ere nabarmendu behar ditugu, hala nola horma-irudiak egin, dirulaguntzen kudeaketa eta parte-hartzea, merkataritzako errolda gaurkotu, flora eta faunaren Udal inbentarioa, eta 80 urtetik gorakoei gizarte-zerbitzuak hurbilaraztea.

ESKAINTZA GUZTIETAKO BETEKIZUN KOMUNAK

  • Enplegugabeak eta Lanbiden izena emanda izatea
  • Portugaleten erroldaturik izatea
  • Toki Entitateek ezin izango dituzte aurreko deialdietan hautatuak izan direnak kontratatu, salbu eta hautagairik ez badago.

Ondoko kolektibo hauetako batekoa izatea:

  • DSBE-ren titularrak izatea (% 30ekoa gutxienez)
  • Emakumeak (% 40koa gutxienez)
  • 35 urtetik beherako enplegugabeak izatea
  • 45 urtetik gorakoak izatea eta kontratazio-dataren aurreko 180 egun lehenago enplegugabe gisara izena emanda izatea.
  • 55 urtetik gorakoak (%15ekoa gutxienez)
  • Iraupen luzeko enplegugabeak: Kontratazio-dataren aurreko 540 egunetan enplegugabe gisara izena emanda izatea, baldin eta aldi horretan 360 egunez gutxienez enplegugabe egon badira.
  • Gizarte-bazterkerian daudenak (Planerako Lanbideren Arautegiaren arabera).
  • Planaren kostua osotara: 1.005.350,59 €
  • Lanbideren dirulaguntza: 783.528,98 €
  • Udalaren ekarpena: 221.821,61 €

 2019ko Enplegu Plana (PDF 123KB)

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00