Albisteak

 

Datorren urtean azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean izango dugu berriro Euskaraldia Portugaleten. Prestaketa lanetan, ordea, oraintxe hasi behar.

Beraz, Portugaleteko Euskaraldiaren Batzordea ere lanean hasiko da laster eta ateak zabalik ditu etor zaitezen eta gurekin elkarlanean aritu zaitezen.

Parte hartu nahi baduzu Portugaleteko 2020ko Euskaraldiaren diseinuan, zatoz, bada, lehenengo bilerara: asteazkenean, urriak 9, egingo dugu Santa Klaran 19:00etan. Zure zain egongo gara.

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00