Albisteak

 
Azaroaren 24ra arte zabalik dugu Portugaleteko herritarren eta elkarteen hautagaitzak, boluntariotza sustatzeko egindako lanagatik aintzatespena merezi dutenak, hain justu ere, proposatzeko epea.

Portugalete Uri Urena Saria dela medio, urtero aintzatetsi nahi dugu Portugaleteko boluntarioen lan isil hori. Izan ere, besteen zailtasunak konpontzean datza betiere trukean ezer espero izan gabe.

Sariak bi kategoria aitortzen ditu: bata, entitate edo elkartearena, eta, bestea, herritarrarena.
Hamabigarren edizio honetan hautagaitzak aurkezteko epea azaroaren 24an amaituko da.
Portugaleteko herritar edo elkarte bat proposa daiteke boluntariotzaren alde egiten duten lana azpimarratu nahian. Proposamenean aintzatespen hori merezi izateko zioak edo balioak adierazi beharko dira.

Nork egin dezake proposamenik? Edozein herritar edo elkartek egin dezake hala nahi badu.
Proposamenak nora bidali behar dira? www.adaka.org webgunera.

Proposamenak jasotzeko epea igarota, Portugaleteko Boluntariotzaren Aholku Batzordeak (Boluntariotzaren Foroa) hautagaitzak aztertuko ditu saritu beharrekoen lana eta haien zabalkundea kontuan hartuta. Halaber, haien balioez gain, boluntariotza-lanak zer-nolako garrantzi soziala duen ikusiko dute. Ondoren, bozketa bidez erabakiko da nori eman saria.

Bozketaren emaitza abenduaren 5ean, Boluntariotzaren Nazioarteko Egunean, hain zuzen, argitaratuko dugu. Egun horretantxe, preseski, 2020ko Boluntariotza Sustatzeko Kanpainari hasiera emango zaio.

Boluntzariotzaren Jaia 2020ko urtarrilaren 21ean 19:00etan Santa Klara kulturtegian egingo dugu. Bertan saridunek Bernat Vidal aipu oneko artistaren eskultura bat jasoko dute opari.
 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00