Albisteak

 

Portugaleteko hainbat herritar ari dira beren boluntariotza-lanari esker balioz josiriko herri bat, elkartasunaren herria, hain zuzen, eraikitzen apurka-apurka, urratsez urrats, keinuz keinu eta ekintzaz ekintza. Izan ere, lankidetza, parte-hartzea, ingurumena, berdintasuna eta justizia soziala ere maite dituzte. Herritar horiek beren denbora librea ematen dute eskuzabalki arian-arian gizarte eta mundu hobe bat lortze aldera.

Portugaleteko Udalak pertsona horien lana nabarmendu nahi du eredugarri baiteritze boluntariotza-lanetan buru-belarri aritzeagatik eta gizatasun handiz jokatzeagatik.

Denok bultzatu beharra daukagu boluntarioen lana baita elkartasunezko lan hori antzatetsi ere. Hori dela eta, harrotasunez aldarrikatu nahi dugu Portugaleten boluntariotza maite dugula. Alta, gaur aurkezten dizuegun kanpainan halaxe agertu dugu.

Kanpaina hau aurrerantzean ere bidelagun izango dugu, datorren urtean ere garatuko da eta. Alderdi garrantzitsuok barne biltzen ditu: gure udalerrian abian ditugun egitasmo solidarioak, aktiboki haiekin parte hartzeko elkarte boluntarioak, elkartekideak, prozesu parte-hartzaile irekiak eta abar. Labur esanda, gure herria elkartasunaren herri bihurtzen duten ekimen eta jarduera guztiak daude kanpainaren baitan.

Bada, kanpainak ukitu portugaletetar handiagoa izateko, azken urteotan Boluntariotza Sustatzeko Sarietako saridunak izango ditugu protagonista. Beraz, ez da harritzekoa izango kartelean agertzen denaren ordez aurpegi ezagunak ikustea. Hartara, haiei guztiei omenaldi xumea egin nahi diegu baita ordezkatzen duten guztiari ere.

Azkenik, portugaletetar guztiei egin nahi diegu deia haiek ere ahal dutelarik herriko mugimendu solidariora lerratu daitezen eta “Voluntariado Lovers” bihurtu daitezen.

Bestalde, abenduaren 2an Boluntariotzaren Aholku Batzordeak (Boluntariotzaren Foroa) “Portugalete Uri Urena” XII. Saria ematea erabaki zuen bai Bihotz Aratz Atletismo Klubari entitatearen kategorian bai María del Carmen Lestón Batizi herritarren kategorian.

“Portugalete Uri Urena” Sariak urtero aintzatetsi nahi du Voluntariado lovers horien lan isila, zeren eta, besteren zailtasunak konpontzen laguntzen baitute betiere musu- truk.

Boluntariotzaren Jaia 2020ko urtarrilaren 21ean egingo dugu 19:00etan Santa Klara kulturtegian. Bertan sari hauxe emango zaie, Bernat Vidal aipu oneko euskal artistaren eskultura, hain zuzen.

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00