Albisteak

 

Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna zela aprobetxatuz, Euskaraldiaren aurkezpenerako jaia antolatu genuen La Perdiz tabernan. Ehun bat lagunek hartu zuten parte ekitaldian.

Agurraren ostean, Kike Amonarrizek Euskararen Eguna eta Euskaraldiaren aurkezpena zirela eta, Euskal Herri osoan irakurtzeko idatzi zuen manifestua irakurri zuten Portugaleteko batzordekide batzuek. Gero, parte-hartzaileek Euskaraldiaren bigarren ediziorako desioak eta aurreko urteko oroitzapenik nabarmenenak idatzi zituzten, pintxoak jan bitartean. Eta gainera, Oier Asla musikariaren emanaldiaz ere gozatu ginen.

Ederto pasatu genuen!

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00