Albisteak

 

Portugaleteko Profesionalen eta Merkatarien Elkarteak eta Udalak Gabonetako kanpaina sustatu nahi izan du data berezi hauetan ohiturazko bihurtzen ari diren jarduera bi hauexek bultzatuz: bata, erakusleiho-lehiaketa, eta bestea, Merkataritzako Gabon Zaharra.

Aurten, bosgarren urtez Merkataritzako Gabon Zaharra ospatuko dugu abenduaren 20an 21:15ean. Egun osoan furgoneta batek Gabonetako musikak lagunduta herriko kaleak zeharkatuko ditu gau berean San Roke plazan 19:30etik 21:15era kanpai-hotsak aurreratuko dituztela iragartzeko. Aipatutako tokian tiketak aurkeztu eta, horien ordez, gomimahatsak eta Gabonetako txano bat hartu ahal izango dira. Gomimahats eta Gabonetako txanoetarako tiketak herriko establezimenduetan eskuratu ahal izango dituzte herritarrek. DJ batek aurkeztuko ditu kanpai-hotsak eta, aldi berean, familiako guztientzako musikaz alaituko digu jaialdia. Disko-festa hori 20:45etik 23:30era egingo dugu. Kanpai-hotsak 21:15ean hasiko dira erlojuko laurdenekin hasi ere. Azken kanpai-hotsaren ondoren su artifizialak jaurtiko dira.Suok Gazte Gelako zabaltzatik botako dira.

Halaber, hil osoan “Portugalete Uria” XVII. Erakusleiho Lehiaketa ere egingo dugu, establezimendu parte-hartzaileek erakusleiho erakargarriak presta ditzaten eta, hala, herrian jai-giroa sor dezaten baita kaleak alaitu ere. Lehiaketako apainketa berezi hori ikusgai egongo da establezimendu parte-hartzaileetan abenduaren 31 arte. Erakusleiho lehiaketaren epaileak izango dira udalerriko merkatarien elkarteko ordezkari bat, Portugaleteko Udaleko bat eta aditu bat erakusleiho-apainketan, merkataritzako apainketan eta argiketan. Erakusleihoak baloratzerakoan salgaien merkaturagarritasuna eta aurkezteko modua, argiketa, ikus-eragina, jatortasuna eta sormena hartuko dituzte kontuan. Aurtengo berrikuntza gisa aipatu beharra dago sari berezia egongo dela, ostalaritzako establezimenduetako Gabonetako apainketa onenarena, hain justu ere.

Epaileen erabakia apelaezina izango da eta urtarrilaren 16an ezagutzera emango dugu 20:15ean Santa Klara kulturtegian egingo dugun ekitaldi batean, zeinetan, halaber, irabazleak iragarri eta sariak banatu egingo baititugu.

Halaber, Gabonetako jai-egunak bereziak izate aldera eta merkataritzako aldeak dinamizatze aldera, Portugaleteko Udalak udalerriko merkataritza-aldeetan kanpoko sonorizazio-sistema bat paratuko du. Hain zuzen, hirigunean, Historiagunean, Errepelegan eta Buenavistan ipiniko dute. Sonorizazio-sistemaren bitartez Gabon-kantak eta herriko abestiak entzungo dira. Hori horrela, merkataritzako jarduera bultzatuko dugu. Megafonia-sistema hau kale-argietan jartzen hasiko dira abenduaren 16an (astelehena), eta, abenduaren 18tik urtarrilaren 5era arte erabiliko da.

 Kartela (PDF 459KB)

Prentsa oharra (PDF 194KB)

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00