Albisteak

 

Aurreko hiru urteen eskarmentuaren ondoren, aurten ere programari jarraitutasuna eman zaio, Artifizioak proiektuaren laugarren edizioa abian jarriz.

Artifizioak herritarren parte-hartzerako prozesu bat da, 2016an hasia, helburu duelarik Portugaleteko Historiaguneari irudi berria ematea, gaur egungo itxura eraldatuta. Horretarako Juan Pablo Ordúñez (MawatreS), José Ramón Bañales (BADA) eta Leire Muñoz artistek, koordinatzailea Arantza Pereda delarik, egin dituzte arte arloko esku-hartze batzuk, Portugaleteko Zunzunegui BHIko Batxilergoko ikasle eta irakasleekin batera. Artistek institutuko ikastalde banarekin (43 ikasle) lan egin dute arte arloko esku-hartze bat burutzeko, betiere benetako prozesu hezigarri batean.Artifizioak herritarren parte-hartzerako prozesu bat da, 2016an hasia, helburu duelarik Portugaleteko Historiaguneari irudi berria ematea, gaur egungo itxura eraldatuta. Horretarako Juan Pablo Ordúñez (MawatreS), José Ramón Bañales (BADA) eta Leire Muñoz artistek, koordinatzailea Arantza Pereda delarik, egin dituzte arte arloko esku-hartze batzuk, Portugaleteko Zunzunegui BHIko Batxilergoko ikasle eta irakasleekin batera. Artistek institutuko ikastalde banarekin (43 ikasle) lan egin dute arte arloko esku-hartze bat burutzeko, betiere benetako prozesu hezigarri batean.

Artifizioak egitasmoak helburu du hiriko espazio degradatuen irudia hobetzea, arte-sorkuntza kolektiboez baliatuta. Halatan, artea, gizartea eta kultura bera ere herri mailan sustatu nahi ditu.

Prozesu hezitzaile eta parte-hartzailea izanik, azken emaitza baino askoz garrantzitsuagoa izan da hiru taldeetako bakoitzak sortzeko eta ikasteko prozesua. Talde horiek Batxilergo Artistikoko bi mailetako ikasleek osatzen dituztenez, horrek kohesio handiagoa eman die.

Hartara, asmoa da hezkuntza esparruari ere arte-sormena bultzatzen laguntzea. Horiek guztiak horrela izanik, herritar parte-hartzaileak, sortzaileak eta motibatuak, Portugaleteri buruzko begirakune berri bat izateko gai direnak, hezi egingo ditugu.

Artifizioak programak hiriko tokiak eta merkataritzako lokalak aldi baterako laborategi sortzaile bihurtzen ditu, habitat artistiko berriak bailiran, hiria eta inguruak berrasmatzeko, berreraikitzeko eta birpentsatzeko aukera emanda.

Artifizioak programaren helburuak hauexek dira:

  • Laguntzea Portugaleteko Historiagunea biziberritzen.
  • Hezkuntza-zentroa komunitateari irekitzea, dinamika berria sortzeko eta bien arteko sarea bultzatzeko.
  • Hiriari begirada sortzailea botatzea.
  • Esparru artistiko profesionala eta hezkuntzakoa uztartzea.
  • Herritarren parte-hartzea sustatzea.

Guztira, ikasle parte-hartzaileen jatorria hau da:

  • Batxilergoko lehengo maila: 21 ikasle.
  • Batxilergoko bigarren maila: 22 ikasle.

Tailerrak Cocojales kaleko merkatuan egin dira eta esku-hartze artistikoak, berriz, La Canilla pasealekuko udal lokalaren kanpoaldean (Manuel Calvo 22), amarratzaileen ondoan.

Proiektua Portugaleteko Udalak sustatzen du, Historiagunea Biziberritzeko 2014ko Plan Estrategikoaren barruan dago eta Trocóniz Santacoloma Fundazioaren eta Surposaren lankidetza dauka.

Hauexek dira aurtengo Artifizoak proiektuan egindako esku-hartzeak:

  • Formak eta norabideak, Juan Pablo Ordúñez (MawatreS) zuzendari.
  • Igerilekuan ikusten gara, José Ramón Bañales (BADA) zuzendari.
  • Ezer ez egitea, Leire Muñoz zuzendari.

Abenduaren 20an 11:00etan egindako aurkezpen publikoak open formatua izan du; hau da, begiraleek zuzenean ikusi diztuzte ikasleak eta artistak azkeneko ukituak ematen esku-hartzeari.

Bisitaldi gidatuak:

Aurreko urteetan bezala, bisitaldi gidatuak aurreikusi dira edizio guztietako lanaldietara.

Bisitaldietan parte-hartzeko eta prozesuari buruz gehiago jakiteko:

Prentsa oharra (PDF 745KB)

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00