Albisteak

 

“Portugalete Uri Urena” Ipuin-lehiaketa ospetsuaren XXIX. edizioaren sari-banaketa urtarrilaren 10ean (ostirala) izango da 19:00etan Gazte Gelan aurtengo edizioan 142 lan jaso dugu.

Autonomia-Erkidegoei dagokienez, esan beharra dago parte-hartzailerik gehien izan duena Madrilgo Erkidegoa izan dela, guztira 16 parte-hartzaile izan dituelarik.Andaluziak eta Gaztela eta Leonek, berriz, 14 eta 13 parte-hartzaile izan dute, hurrenez hurren. Euskal Herriari dagokionez, 11 ipuin jaso ditugu. Autonomia-Erkidego guztietako lanak aurkeztu dira, Ceuta, Melilla eta Extremadura aparte utzita.

Erdialdeko Amerikako eta Hego Amerikako lehiakide askok parte hartu dutela ere nabarmendu behar da. Izan ere, aurreko edizioetako irabazle suertatu ziren batzuekere berriro aurkeztu dituzte lanak. Argentinatik 10 ipuin jaso dugu; Kubatik eta Perutik, aldiz, 6. Venezuelatik 5, eta, Txiletik, Kolonbiatik eta Mexikotik 4 ipuin. Munduko beste toki batzuetatik ere ipuinik ere jaso dugu, hala nola Alemaniatik, Italiatiketa Errusiatik.

Bi adin-tarte hauexek ezarri dira lanak balioeste aldera.

Lehenak, A kategoriak, 18-29 urte bitarteko adindunak barne hartzen ditu. Talde honetan 112 lagun aurkeztu dira aurten.

Bigarrenak, B kategoriak, 14-17 urte bitarteko adindunak barne hartzen ditu. Talde honetan 26 lagun aurkeztu dira.

Halaber, lau ipuin baztertu ditugu oinarriek zehaztutako adin-irizpideak betetzen ez baitzituzten.

Ipuinen gaia askea zen lanen originaltasuna eta alderdi berritzailea balioesten direlarik. Hori dela eta, beste sariketa batzuetan irabazle suertatutako lanekez dute aurkezterik. Izan ere, betekizun hori egiaztatze aldera, egileak zinpeko aitorpena egin beharko du, baldin eta, sariketan irabazle suertatzen bada.

Behin sari-banaketa eginda, lanak egileen jabetzapekoak izango dira. Hala eta guztiz ere, lehiaketan parte hartze soilagatik Udalak ipuina argitaratzeko eskubideaduela egilearen izena aipatzera behartuta dagoelarik. Entitate deitzailearen ahalmen hori baliogabetuko da baldin eta lau urteko epean burutu ez bada. Epaia eman eta handik 30 egunetara eskatu ahalko dituzte egileek saritu gabeko lanak. Behin epea amaiturik,eskatu gabeko lanak Udalaren jabetzapekoak izango dira.  

Orain arte deialdietan irabazle izan diren kontakizunek osaturiko  bederatzi ale editatu ditugu. Azken alea 2017koa izan da. Liburuok hainbat ediziotako  irabazleenartean banandu egiten dira bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko udal liburutegietan ere.

Ipuin irabazleak honako hauek izan dira:

  • Lehiaketaren sari nagusia  (1.500€), Alma López Patiñorentat, “Gato” ipuinagatik.

A kategoria (18 urtetik gorakoak):

  • Lehen saria (1.000 €), Miguel Ángel García Gonzálezentzat, “El bloque” ipuinagatik.
  • Bigarren saria (600 €), Tomás Marín Delgadorentzat, “Pide un deseo” ipuinagatik.

B kategoria  (18 urtetik beherakoak):

  • Lehen saria (600 €), Mariña Maceiras Segoviarentzat, “Están preocupados” ipuinagatik.
  • Bigarren saria (300 €), Fabiola Díaz de Cerio Ruiz de Loberarentzat, “La luz de Anne” ipuinagatik.

A kategorian  eta B kategorian hutsik geratuko da saririk gabeko hizkuntza batean idatzitako ipuin onenaren akzesita.

Txema Ezkerra Gazteria zinegotziak sari-banaketan nabarmendu du “Portugalete Uri Urena” Ipuin Lehiaketa abian jarri zela orain dela 29 urte. Bada, gazteei zuzendutakolehiaketa honek nazioarteko zabalkundea hartu du. Aurten, 2020an XXX. edizioa antolatuko denez azpimarra egiten du idazteak badadakartzala berekin alderdi on asko, hizkuntza eta adierazpena garatzea, kontzentrazioa eta hausnarketa hobetzea eta irudimena nahizsormena bultzatzea, besteak beste. Areago, idaztea erlaxatzeko eta entretenitzeko ere bada. Honengatik guztiagatik, batetik, gazteak animatu nahi ditu hurrengo edizioan parte hartzera eta bestetik, euskarazko lanen parte-hartze handiagoa ere sustatu nahi du.Halaber, euskarri berrien aldeko apustua egiten du.

 Epaileen akta (PDF 181KB)

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00