Albisteak

 

Estatistiken arabera, 2019an bazkide kopurua % 2,6 igo da.

Portugaleteko Udal Liburutegiak 16.702 bazkide ditu gaur egun. Iaz
431 kide berrik eman zuten izena, horrek % 2,6ko igoera ekarri
duelarik.

Halaber, liburutegiko mailegu kopurua ere igo da. 2019an zehar
21.733 liburutegi-mailegu erregistratu dira, aurreko urteari begira %3ko igoera izanik.

Bertaratze-datuei dagokienez, estadistikek adierazten dute 2019an
liburutegiak 45.000 bisita jaso dituela 2019an.

2019ko ekitaldiari dagokionez, liburutegi- funtsari 1944 dokumentu
berri gehitu zaizikio. Alta, horietatik 1814 dira inprimatutakoak eta 130, ordea, ikus-entzunezko eta soinudun materiala.

Ordutegia
2017an ordutegia luzatu zenetik, hau da, astelehenetik ostiralera
8:30etik 20:30era ordutegi jarraituan, zerbitzuaren erabiltzaile
kopurua % 8 igo egin da.

Teknologia berrietarako sarbide zerbitzuak
Teknologia berrietarako sarbide zerbitzuak handitu egin dira wifi sare berri bat ezarrita, Interneterako konexio abiadura handiagoa duena, hain zuzen. Era berean, erabilera publikoa duen eskaner eramangarri berri bat erosi da. Gaur egun, udal liburutegiak bere gain ditu zazpi ekipamendu informatiko, horietariko biren erabiltzaileak umeak direlarik.

Haurrentzako ipuin kontalariak eta irakurketa kluba
Haurrentzako ipuin-kontalariaren jarduerak urteak daramatza abian.
Gaineratu beharra dago jarduera honi helduentzako irakurketa kluba
gehitu zitzaiola 2018an. 2019an ekintza honi jarraipena eman nahian
beste jarduera berri hau gehitu zitzaion: helduentzako idazketa
tailerra.

Jarduera hauen arrakasta dela eta, 2020an irakurketa kluba
handitzeko erabakia hartu da. Izan ere, otsailetik ekainera bitartean beste saio batzuk antolatuko dira.

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00