Albisteak

 

Aurten sari kopurua, zenbatekoak eta parte-hartze bakoitzeko dietak handitu egingo dira.

Inauterietako desfilean parte-hartzeko data otsailaren 10etik 20ra bitartean izango da Santa Klara kulturtegian

Otsailaren 21ean, ostirala, Haur-Inauteria ospatuko da. Otsailaren 21ean (ostirala) Haur-Inauteria ospatuko da. Udalerriko ikastetxe guztiak gonbidatuta daude ostiral goizeko desfile horretan parte-hartzera. Goizeko 10:30etik aurrera umeek udalerriko kaleak igaroko dituzte, La Canilla pasealekuraino. Bertan Paco DJ-aren eta Urtzar musikaren erritmoaren laguntzaz, txokolate-janaz gozatuko dute. Euririk eginez gero, jarduera hau Zubi Alde kiroldegian egingo da.

Otsailaren 22an (larunbata) inauterietako desfile handia egingo da. 18:00etan parte-hartzen duten taldeak San Pedro eta San Ignazio kaleetara aterako dira, Carlos VII.etorbidea eta Casilda Iturrizar zeharkatzeko, La Canilla pasealekura heldu arte. Bertan, Asier DJ-ak eta Mitxel animatzaileek arratsaldea girotuko dute 19:00etatik 23:00etara. 20:30aren inguruan sari banaketa egingo da antzeztoki berean. Herriko elkartekideek osatutako epaimahai batek banatuko ditu sariak, behin mozorroen kalitatea eta originaltasuna, desfilatzen duten taldeen umorea, sinpatia eta animazioa baloratuta.

Otsailaren 23an (igandea) 17:30ean Dantza Alai orkestrarekin Zubi Alde kiroldegian nagusiek Inauterietako Txitxarrilloaz gozatu ahalko dute.

Otsailaren 26an (asteazkena) sardinaren hileta tradizionala ospatuko da, inauteriei bukaera emateko xedez.

 Oinarriak (PDF 257KB)

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00