Albisteak

 

Aurten, berriro ere, Gabonaldia dela eta, Portugaleteko establezimenduek beren erakuleihoak apaindu dituzte ondo apaindu ere jai-giroa sortu eta herriko kaleak ere biziagotzeko asmoz. Establezimendu parte-hartzaileek beren erakusleihoak abenduaren 31ra arte apaindu dituzte.

Lehiaketako epaimahaikideak hauexek izan dira: Portugaleteko Profesional eta Merkatarien Elkarteko ordezkariak eta erakusleiho-apainketan, apainketan eta merkataritzako argiztapenean aditu bat. Balioetsi beharreko alderdiak asko izan ziren, besteak beste, produktuen komerzializatzea eta haien aurkezpena, argiztapen-teknika, inpaktu bisuala, originaltasuna eta sormena.

Sari-banaketa egiteko ekitaldia iragan zen urtarrilaren 16an egin genuen 20:15ean Santa Klara kulturtegian. Portugaleteko alkate jaunak, Mikel Torres, Sustapen Ekonomikoa, Enplegua eta Merkataritza Zinegotziak, Txema Ezkerra, CECOBIko ordezkariekin eta Portugaleteko Profesionalen eta Merkatarien Elkartearekin batera banatu zizkieten sariak irabazleei.

Aurtengo edizioko irabazleak honako hauek izan dira:

  • Lehen saria: TALLER ARTES PLÁSTICAS ARTELAN
  • Bigarren saria: PELUQUERÍA PUERTOLLANO
  • Hirugarren saria: DANIEL PAZ FOTÓGRAFOS
  • Sari berezia saltoki bazkidearen erakusleihorik onenarentzat: JOYERÍA BITXIA
  • Sari berezia ostalaritzako establezimenduaren gabonetako dekoraziorik onenarentzat: CAFETERÍA ZORAGARRI
  • Sari berezia profesionalen erakusleihorik onenarentzat: FLORISTERÍA BELLA EUGENIA

 Prentsa-oharra (PDF 1,68MB)

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00