Albisteak

 

Portugaleteko Udalaren Gazteria Zerbitzuek abian jarri dute Nerabezaroan Parekoen arteko Indarkeria Prebenitzeko Kanpaina hamabosgarren urtez jarri ere. Helburu du gatazkak konpontzeko orduan, gazteei alternatibak ematea indakeriarik bazter dezaten. Halaber, gazteen arteko kontzientzia kritikoa ere lantzen du harreman on eta osasuntsuak, hau da, indarkeriarik gabekoak eta giza-eskubideak errespetatzekoak, bultzatzeko xedez. Gainera, langintza hori adingabeek harremanatzeko eta sozializatzeko duten toki naturaletariko batean egiten da, hots: ikasgelan. Horren ondorioz, haiek prozesuaren partehartzaile dira betiere kontuan hartuta gaiaz zer ikuskera duten, zer behar eta eskakizun duten.

Nerabezaroan Parekoen arteko Indarkeria Prebenitzeko Kanpainaren hartzaileak hauexek dira: Lehen Hezkuntzako 5. Mailako ikasleak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzakoak eta Oinarrizko Lanbide Heziketakoak. Horiek horrela, Portugaleteko ikasleek beren eskola-aldian birritan jasoko dute formazio hori baldin eta ikastegiak hala nahi badu. Aurten, tailerrak urtarrilaren 20tik 24ra bitartean izango dira Lehen Hezkuntzan, eta, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, ordea, otsailaren 3tik 7ra bitartean.

2005. urtetik hona, 11.142 ikaslek hartu dute parte Nerabezaroan Parekoen arteko Indarkeria Prebenitzeko Kanpainan.

Ildo beretik jarraituta, gurasoei ere zuzenduriko bi tailer antolatu ditugu izenburua hauxe delarik: Eskola-jazarpena zer den eta zer ez den. eamilian prebenitzeko gidalerroak. Lehen Hezkuntzan seme-alabak dituzten gurasoentzako saioa urtarrilaren 23an izango da. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleen gurasoek, ostera, otsailaren 6an (osteguna) egiteko aukera izango dute. Tailer biak Portugaleteko Gazte Gelan izango dira 18:30etik 20:00etara. Interesdunek izena eman dezakete juventud@portugalete.org edo gaztegela@portugalete.org helbide elektronikoetan urtarrilaren 21a baino lehen, aurreneko asteleheneko saiorako. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleen gurasoek, aldiz, otsailaren 4a baino lehen, egin beharko dute.

Nerabezaroan Parekoen arteko Indarkeria Prebenitzeko Kanpainaren gidaritza Hilario Garrudo psikologoak eramango du.

Honenbestez, Txema Ezkerra Gazteria Zinegotziak animatu nahi ditu gurasoak tailer praktikoetara joatera, zeren eta, arazoa antzematea eta trebetasunak lantzea beharrezkoak baitira arazoari errotik bertatik aurre egiteko.

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00